OHIKO GALDERAK

Indie Totem kalitatezko PC bideojoko indie-ak sustatzeko sortutako plataforma digital bat da. Salmentan jartzen dugun joko bakoitza kontu handiz ebaluatzen eta aukeratzen digu joko esperientzia onena bermatzeko.
Egunero, kalitatezko PC indie bideojoko bat da protagonikta Indie Totem-en. Jokalari bakoitzak edukiko du aukera joko honen truke nahi duen kopurua ordaintzeko, minimoa 1€ izanik. Dena den, harpidetza bat ere badago aukeran plataforman eskainitako joko guztiak eskuratzeko. Erabiltzaileek ordainditakoaren %70-%90 zuzenean jokoaren egileari ematen zaio eta plataformaren irabaziak orria mantentzeko eta langileei ordaintzeko erabiltzen dira.
Gure harpidetza sistemak Indie Totem-en aukeratzen ditugun joko guztiak eskuratzeko aukera ematen diegu jokalariek eskaintzen ditugun heinean. Hilean bakarrik 20€ ordainduta, harpidedunek kalitatezko indie joko berri bat eskuratuko dute egunero.
Hilabetero 20€-ko kopuru bera ordaindu beharko dute harpidedunek. Beraz, joko berri bat eskuratuko dute egunero faltarik gabe, hilaren egun kopuruak ez du eraginik.
Harpidetzan ez dago gutxieneko denborarik, nahi duzunean izango duzu harpidetza ezeztatzeko aukera.
Plataforman jarriko ditugun bideojokoen aukeraketa guk geuk egiten dugu. Horretarako, pertsonalki probatzen eta ebaluatzen ditugu joko guztiak eta estudio bati besteari baino lehentasun gehiago emateko ordainketarik onartzen ez dugula bermatzen dugu. Bideojoko bat egokia izango da Indie Totem plataformarako "indie" etiketa merezi duela erabakitzen badugu eta egileek joko berezi bat egiteko esfortzua egin dutela uste badugu. Estudio txikiek egindako jokoak besterik ez ditugu onartzen, hots, bisio bat aurrera eramateko helburuarekin sortutako jokoak, irabaziak bigarren mailako helburua izanik. Hortaz, eskainiko ditugun joko guztiek besteengandik desberdinduko dituen ezaugarri bereziren bat izango dute; istorio landua, joko esperientzia dibertigarria edota oso aurkezpen artistikoa esaterako.
Erosketa prozesua bukatzen den momentuan Steam-en (doaineko plataforma) trukatu ahalko duzun kode bat jasoko duzu erositako jokoa zure joko liburutegian aktibatzeko. Ez duzu itxoin edo bidalketa gasturik ordaindu beharko.
Sentitzen dugu baina momentu honetan kopia digitalekin egiten dugu bakarrik lan.
Une honetan ez dugu doako jokoen distribuzioa egiteko asmorik, baina zure jokoa gustoko badugu sare sozialetan partekatuko dugu, bidaliguzu beraz!
Jasoko duzuna opari kode bat denez, eskuratutako kopia lagun edo senide bati eman diezaiokezu.
Ez. Oraingoz PCrako indie jokoak saltzeko asmoa dugu, soilik Steam plataforman salgai daudenak.
Eskaitzen ditugun joko guztiak bakarrik Windows sistema eragilearekin bateragarriak direla bermatu dezakegu. Dena den, hemen aurkituko dituzun joko gehienak OS X eta Linux-ekin ere bateragarriak izango dira. Garbi adieraziko dugu kasu bakoitzean jokoa zein sitema eragiletan jolastu daitekeen.
Guztiz gardenak gara plataformaren bidez lortzen ditugun irabazien inguruan. Ordaintzen duzunaren %70-%90 zuzenean jokoaren egileari ematen zaio. Beste guztia zerbitzariaren gastuak, online diru transakzio zerbituzak (PayPal, Google Wallet eta abar), web orria mantentzeko behar diren langileak eta eskaintzen ditugun jokoentzako marketing zerbitzua ordeintzeko erabiltzen da.
Bai. Eskaintzan dauden bideojokoak era masiboan erosten dituzten pertsonak daude, ondoren prezio garestiagoan saltzeko eta egileaz aprobetxatzeko. Hori ekiditeko erabiltzeile bakoitzak eros ditzakeen joko kopurua batera mugatu dugu.
Zure bidejokoa plataformarako egokia dela erabakitzen badugu, Indie Totem-en egongo da hasierako inongo gasturik gabe eta erabiltzaileek egindako ordainketen %70-%90 jasoko duzu eskaintza bukatutakoan. Informazio gehiago nahi baduzu, jar zaitez gurekin kontaktuan hemen: contact@indietotem.com.
Gure plataformaren helburua indie bideojokoak sustatzea eta ezagutzera ematea da, horregatik aukeratu dugu totem-a, indarraren sinboloa, gure ikurtzat.
Gogor ari gara lanean gure ateak 2015 hasieran ireki daitezen.
Indie Totem filosofia oso argi batekin sortu dugu, eta Early Access, Alpha eta Beta egoeran dauden jokoak ez datoz filosofia honekin bat, erabiltzaileei joko oso eta amaituak eskaini nahi baitizkiegu. Dena den, eskertuko genizuke jokoa Early Access egoeran dagoen bitartean bidaltzea ebaluazio prozesua azkartzeko, eta behin amaiturik dagoenean eskainiko dugu.